logo


Ikastetxeko Kanpaldia Benasque 2016 Campamento colegial


Urtero bezala, aurten ere Ikastetxeko udako kanpaldia antolatzen hasiak gara dagoeneko. BENASQUE, Huesca-ko bailara ezagunean izango da aurten. D.B.H.ko eta Batxilergoko ikasleentzat kanpaldia uztailaren 1ean hasi eta 14an bukatuko da. L.H. 6.mailako ikasleentzat, berriz, kanpaldia uztailaren 6an hasi eta 14an bukatuko da. Ordaindu beharreko diru kopurua 330 izango da DBH eta Batxilergoko ikasleentzat, eta 235 euro LH 6.eko ikasleentzat.

Interesa baldin baduzu, aurkeztu ezazu zure eskaera formularioaren bidez martxoak 20a baino lehen. Behin epea amaituta, onartutako pertsonen berri emango dugu.

Giroa berotzeko, hor duzue iazko kanpaldiko bideoa duzue ikusgai.


Ikastetxeko Kanpaldia Panticosa 2015




Amaitu da. Beste behin, Kanpaldiak bide eman digu bai pertsona modura bai talde modura hazteko. Bizipen horrek gure gazteen bizitza markatzen du. Herstura, laguntasuna, sakrifizioa, enpatia, e.a. Gure gizartean balio horiek gutxiesten direla dirudien arren, hamabost egunez berriz loratzen dira. Guztia gure ikasleentzat. Mila esker benetan posible bihurtu duzuenoi.
Besarkada bat eta uda ona izan,

      Argazkiak


Zuen esku jartzen ditugun jarduerek ikasleen heziketa integrala osatzea dute helburu. Ikasleak jardueretara gogoz etortzea garrantzitsua da gure ustez.

Izen-emateak irailaren 1etik 10era egingo dira.

Hona hemen, etapen arabera sailkatuta, jarduera eta ordutegiei buruzko informazio guztia.


  Kontsultak eta izen-emateak honako helbidera posta elektroniko bat idatzita egingo dira:
     imaestrea@summa-aldapeta.eus