Abenduko “Liturgi Aldian” sartuak gaudenez, “berri on“ bat eskaini nahi dizuegu: iganderoko ebanjelioaren iruzkina. Ignacio Otaño da iruzkinen egilea eta, marianista izateaz gain, apaiza eta Gasteizko komunitateko buru ere bada. Beste karguen artean irakasle, ikastetxe-zuzendari, probintzial eta Erromako apaiztegiko buru izana da. Bada denbora bat iganderoko ebanjelioaren iruzkinak egiten dabilena eta, liturgi urtearen hasiera dela medio, gure ikastetxean emango dugu argitara.